Conoce Aura Energía y descubre la tarifa que mejor se adapta a tu hogar, empresa o negocio.
Aura Energia hiru arlotan lan egiten du: elektrizitate komertzializazioan, aholkularitza energetikoan eta energia berriztagarrien ekoizleen errepresentazioan merkatuan. Bezero bakoitzarentzako zerbitzu profesionala eta egokitua eskaintzea da gure helburua, Espainiar penintsulako lurraldean, baita Kanariar eta Balear uharteetan ere.
Halaber, ISO 9001:2008 eta 14001:2014 kalitate eta ingurumen ziurtagiriaren barne lan egiten dugu, kanpo-entitate ofizialek gure barne prozedura guztiak ikuskatzen dituztela bermatzeko. Energia berdearen garapena sustatzen dugu, hori dela eta, komertzializatzen dugun energiaren %100 energia berriztagarrian dauka jatorria.
Bezero bakoitzari soluzio egokiena eskaintzea da gure misioa. Aholkularitza egokitua eta kudeaketa gardenaren bitartez, bezeroek gugan jarritako konfiantza saritu eta mantendu nahi dugu, epe laburrean eta baita luzean ere.
Argi merkaturatzaile aipagarria izatea eta merkatu energetikoan dugun izena sendotzea da gure ikuspegia. Konpainia hurko, garden eta lehiakor baten bila dauden enpresa, industria, komertzio eta familientzako konfiantzazko aukera izan nahi dugu.
Burutzen ditugun prozesu guztietan eta emandako zerbitzuen kalitatean bikaintasuna lortu nahi duen enpresa berriztatzailea gara. Hori dela eta, gure baloreak gardentasunean, kalitatean, gertutasunean eta ingurumen erantzukizunean oinarrituta daude.
Azken prezioa behin betikoa da, letra txiki edo ustekabeko prezio igoerarik gabekoa. Gure bezeroak informatuak egotea nahi dugu, horregatik, banatzaileak jasotzen duen informazio guztia eskuratzeko aukera ematen dugu.
ISO 9001:2008 eta 14001:2014 kalitate eta ingurumen ziurtagiriaren barne lan egiten dugu. Klik egin hemen Aura Energiaren kalitate eta ingurumen konpromiso dokumentua atzitzeko.
Harreman gertua eta zerbitzu egokitu eta zuzenekoa eskaintzen dugu. Horretarako, gure bezero guztiei kudeatzaile pertsonala eskaintzen diegu, behar duten bakoitzean lagundu edo aholkatzeko.
ISO 9001:2008 eta 14001:2014 kalitate eta ingurumen ziurtagiriaren barne lan egiten dugu. Aura Energian merkaturatzen dugun energiaren 100% energia berriztagarrian dauka jatorria. Egin klik hemen jatorrizko bermea ikusteko.
BEZERO AKTIBOAK IBERIAR PENINTSULAN, KANARIAR ETA BALEAR UHARTEETAN.
ENERGIA BERRIZTAGARRIETATIK SORTUTAKO URTEROKO ENERGIA GW ORDUETAN NEURRITUTA.
2017AN FAKTURATUTAKO MILOI EUROAK
Lehenengo, energia elektrikoa sortzen da zentral termiko, nuklear, gas, hidrauliko, eguzkiko, etab.-etan
Goi tentsioko energia elektrikoaren transmisioa garraio-sarearen bitartez. Espainian, garraioa Espainiako Sare Elektrikoak (REE espainolez) burutzen du.
Kontsumo-puntuak energia elektrikoaz hornitzea. Distribuzio instalazioen eraikitzea, mantentze-lana eta gestioa fase honen barne daude.
Aura Energia merkaturatzaile librea da, banatzailearen bide elektriko propioen bidez saltzen diegu elektrizitatea gure bezeroei.
Azken bezeroak erabakitzen du zein enpresa merkaturatzailearekin kontratatu nahi duen energia, haien premietara hobekien egokitzen denaren arabera.