Prezioak parekatu! Sartu Aura Energiaren simulagailura (penintsularako) eta kontratatu 3 minutu baino gutxiagotan! Klik egin hemen nola funtzionatzen duen ikusteko.
Goi Tentsioko Tarifak. Energia kontsumo altuak dauzkaten instalazioentzako.
Behe Tentsioko Tarifak. Enpresa Txiki eta Ertainentzako (ETE) edo denda txikientzako
Behe Tentsioko Tarifak. Tarifa hoberenak zure etxebizitzara egokituak, prezio onenean eta %100 berdea!
Ezagutu zure auto elektrikoaren karga orduetara egokitzen den argi tarifak dituen abantailak.
Prezio finkoko tarifak aldi bakoitzean (``harana``, ``punta`` eta ``arrunta``) kontratuaren 12 hilabeteetan. Tarifa honetan, zure aurrezkiak optimizatzeko ordutegia kontuan hartu behar duzu, eguna hiru orduko denboraldietan banatzen delako, denboraldi bakoitzak bere prezioa izanda. Adibidez,`` haran orduak``, ``punta orduak`` baino energia prezio ekonomikoagoa daukate.
EZAUGARRIAK
Urte osoan zehar kW orduko (kontsumo) prezio berdina.
12 hilabeteko iraunkortasuna
ABANTAILAK
KW orduko (kontsumo) prezioa ezagutzen duzu faktura igorri aurretik.
Aura Energiak merkatuaren gorabehera arriskua jasaten du.
Prezioa egunero eta orduro aldatzen da, handizkako merkatuaren arabera. Kontsumoaren momentuko energia kostu prezio zehatza ordaintzen da, gehi kudeaketa kostua (fee). Tarifa mota hau kontratatzeko teleneurri kontagailu bat eduki behar da. Sistema hau ez baduzu, Aura Energian instalatzen laguntzen dizugu.
EZAUGARRIAK
KW orduko prezioa aldakorra da OMIEren arabera.
12 hilabeteko iraunkortasuna
ABANTAILAK
Arrisku-prima ezabatzen du.
Tarifa ekonomikoena da, merkatuaren historikoen arabera.
Produktu mota hau kontratatzen duen enpresa AURA ENERGIAREN ordezkari den merkatu agentean bihurtzen da. Bezeroaren desbideratzeak merkaturatzailearen bezero-zorroarekin orekatzen dira. AURA ENERGIA da enpresaren ordezkoa OMIE eta REEren aurrean. Bezeroa merkatu agente bihurtzeko tramiteak 2 hilabete ingurukoak dira.
EZAUGARRIAK
Aurak egiten ditu merkatu lan guztiak.
Aura enpresaren bermatzailea da OMIE eta REEren aurrean
Faktura bakar bat igortzen da enpresara hilero
ABANTAILAK
Ez da FEE ezta IM-ri ordaindu behar.
Argi merkaturatzailez aldatzeak ez du argi-eteterik suposatzen. Gainera, prozesua bizkortzeko Aurak banatzailearekin tramiteak kudeatzen ditu.
Bezero gunetik zure datu orokorrak ikus ditzakezu, ordainketa modua aldatu, zure fakturen eta kontratuaren informazio osoa kontsultatu eta zure historikoa ikus dezakezu.
Aurak ez dio marjina komertzialik gehitzen potentzia prezioari, energia erreaktiboari edo edozein kontadoreri. Legezko zenbatekoak BOEk seinalatzen dituztenak dira.
Gure bezeroak babesten ditugu, haien interesak defendatzen ditugu eta bitartekari gara haien eta enpresa banatzailearen artean.
Jar zaitez gurekin harremanetan edozein momentutan. Aurak ez ditu kanpoko call center edo robotak erabiltzen, dei guztiak Espainian kokatutako bulego zentralean erantzuten dira.
Planetaren kutsadura murrizteko eta energia berdearen garapena sustatzeko, Aura Energiak energia berriztagarrietan jatorria duen energia komertzializatzen du bakarrik.